LOMCE zer den, legedi berriak ekarriko dituen ondorioak, eta horren aurrean eman beharreko erantzunaren inguruko informazioa zabaldu asmoz, hitzaldia antolatu du EH Bilduk datorren astelehenerako, martxoaren 18rako, 19:00etan Potxoenean. Ruben Iglesias arituko da gobernu espainiarrak bultzaturiko hezkuntza erreforma berriari buruz hizketan.
Jai Batzordearen lehen bilera bihar
Abiatzear dira 2013ko Santixabel jaietako prestaketa lanak. Ostegun honetarako deitu dute Jai Batzordearen lehen bilera, 18:30etan Potxoenean. Antolatzaileek berri eman dutenez, "bileta honetan bi lan egin nahi ditugu: Santixabeletako egutegia finkatu eta jaietarako proposamenak bildu".
Sagardo dastaketa gidatua larunbatean
Sagardoaren Lurraldeak probaketa saioa antolatu du Saizar sagardotegian, larunbat goiz honetarako, martxoaren 16rako, 11:00etan. Fernando Vadiilo enologoak bideratuko du saioa. "Denboraldi berriko sagardoaren ezaugarriak ezagutu ahal izateko dastaketa gidatua" izango da. Ekimena, urtero prestatzen duten txotx boladako probaketen eta sagardotegietako dastaketa gidatuen baitan kokatzen da. Larunbateko sagardo dastaketara joateko erreserbak, telefono zenbaki honetan egin daitezke: 943 550 575. Edo helbide honetara idatzi: info@sagardoarenlurraldea.com. Informazio gehiago: sagardoarenlurraldea.com, facebook.com/SagardoarenLurraldea edo facebook.com/SagardoarenLurraldea.es. Baita, @sagarlur_es edo @sagarlur_eu
Herriko emakumeen argazki erakusketa
Ostiralera arte zabalik izango da, Oiardo Kiroldegian eta Artzabalen. Atzoko eta gaurko herriko emakumeen erretratuak ikusgai izango dira bi lekuotan. Emakumeak lanean, jai giroan...
KzGunea
Martxoan, goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net. Ikastarook lotu dituzte, datozen egunotarako:
Martxoak 13-26: irudia eta soinua ikastaroa.
Martxoak 19: Metaposta II: erabiltzaileentzako erabilgarritasunak.
Martxoak 25: OpenOffice Calc: Oinarrizkoa.
Martxoak 26: gmail.
Martxoak 27: Docs.