"Txokotan palaz" ekimena bultzatzeko argazkia aterako da bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 13a, 00:00

Abiatzear den Korrika 18ren alde, Usurbilen hainbat ekimen antolatu ditu azken hileotan biltzen joan den Korrika Batzordeak. Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 23an iritsiko da Usurbila. Egun horretarako, besteak beste, "Txokotan palaz" kirol ekimena antolatu dute frontoian. Hitzordu hau bultzatzeko, argazkia atera asmo dute ostegun honetan, 19:00etan pilotalekuan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bertan izango dira, "Korrika batzordekoak, AEK-ko ikasleak, umeak, palan ibiltzen diren emakumeak... korrikako petoekin. Helburua da ahalik eta jende gehien (gazteak,umeak, helduak, gizon eta emakumeak...) animatzea ekimen horretara". Beraz, animatzen denak badaki, bihar Korrikaren aldeko hitzordua du 19:00etan frontoian.

Hiru ordu lehenago, 16:00etan abiatuko da 18. Korrika Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parketik. Usurbila hilaren 23an helduko da. Martxoaren 21etik aurrera hainbat hitzordu burutuko dira herrian. Egunez eguneko ekitaldien berri, web orrialde honetako agendan jaso dezakezue.