Elizako organoa ezagutzeko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 13a, 00:00

Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Musika Astearen baitan, ehun urtetik gora dituen Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera egongo da, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Musika Astea etzi amaituko da, ostiralean. Bihar, Hernaniko musika eskolakoak datoz Sutegira, elkartruke baten baitan. Usurbilgo musika eskolakoekin batera eskainiko dute saioa. Aurrerago, Zumartekoak izango dira Hernanira joango direnak. Azkenik, oreretarrek emango diote amaiera X. Soinurbili. Jazza eta klakea uztartuko dituen ekitaldi baten bidez. Hona hemen, egunotarako ekitaldien hitzorduak, zehaztasun gehiago, web orrialde honetako agenda atalean:

Martxoak 13, asteazkena
18:00 Organo erakustaldia Salbatore elizan.

Martxoak 14, osteguna
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukaketa Sutegin.

Martxoak 15, ostirala
19:00 Errenteria musikaleko Jazz Konboa eta Xafol Klake taldea Sutegin.