Udal baratzeetan izena emana izan, edota egunotan argitara eman diren lan deialdi desberdinetan apuntatu nahi dutenek adi. Deialdiok azken txanpan baitira:
Udal baratzeak
Ostiral honetan, martxoaren 15ean itxiko dute, Agerreazpiko udal baratzetan izena emana dutenentzat alegazioak aurkezteko epea. Udalak jada, aldez aurretik izena eman zutenen artean, "2013/0250 dekretuaren bidez", baztertuen eta onartuen behin behineko zerrendak kaleratu ditu. Zerrenda hauek usurbil.net atarian kontsulta daitezke. Guztira, sei eskaera baztertu eta gehienak, gainerako 62ak onartu dituzte. Zerrendetako herritarrei zuzenduriko honako oharra ere helarazi dute Udaletik. "Interesdunek 10 lan eguneko epea dute, martxoaren 15era arte, beharrezkoa ikusten badute, ondoren deritzoten erreklamazioak aurkezteko onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda hauen aurrean".
Lan deialdiak
Adi, usurbil.net atariak kaleratu berri duen albiste honi. Hainbat lanpostu betetzeko deialdia argitaratu du Usurbilgo Udalaren web orrialdeak. Guztira, 16 lanpostu betetzeko eskualde mailako deialdiaz ari gara. Horietatik zortzi lanpostu Usurbilen bertan sortu dira.
Hemen, kaleratu duten albistea, bere osotasunean:
Donostialdea Eskualdeko Enplegu planaren baitan, 2 prospektore, bi lorazain laguntzaile, hondakinen kudeaketarako 6 peoi, eta kirol eta iharduera turistikoetarako 6 teknikariren lan eskaintzak sortu dira.
Lan eskaintzak Lanbideren bitartez kudeatuko dira. Komenigarria da interesa dutenek Lanbideko izen-ematea berrikustea eta ondoren zehazten diren lehentasunezko egoeraren batean egotea:
-2012ko urtarrilaren 1a baino lehenago Donostialdeako (Andoain, Astigarraga, Hernani,Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) Udalerriren batean izen emanda egotea.
-Kontratazioa burutzen den momentuan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izen emanda egotea eta ahal bada hauetariko egoeraren batean aurkitzen diren pertsonak izatea:
DBEaren (diru-sarrerak bermatzeko errenta) hartzaile izatea.
30 urte baino gutxiago izatea eta prestakuntza akademiko txikia izatea (eskola graduatua).
45 urte baino gehiago izatea.
Duela urtebete baino gehiagotik lanik gabe egotea.
Desgaitasun aitortu bat izatea.
Araubide irekiko presoa izatea.
Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan egotea.
2 lorazain lanpostu eta hondakin pioien postuak Usurbilen izango dira. Izen-emate epea, www.lanbide.net orrialdean zabalduko da martxoaren 15a (pioi lanpostua) eta 18a (lorazain lanpostua) bitartean.
Argibide gehiago Lanbideko esteka hauetan:
Hondakin kudeaketarako pioi postuak
Informazio gehiago Usurbilgo Udalan (Josune Mujika) edo eskualdeko Lanbide bulegoetan.