Hernaniko Musika Eskolakoak Sutegira datoz gaur arratsaldean. Zumartekoekin batera emanaldia eskainiko dute, 18:30etatik aurrera kultur etxeko auditorioan. Trukaketa baten baitan burutuko da Soinurbileko gaurko hitzordua. Hernaniarrak datoz gaur Usurbila, eta aurrerago, Zumartekoak izango dira Hernanira joango direnak, hango musika eskolakoekin batera emanaldia eskaintzera.
Bihar amaituko da 2013ko Musika Astea, jazza eta klakea uztartuko dituen ekitaldi batekin:
Martxoak 14, osteguna
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukaketa Sutegin.
Martxoak 15, ostirala
19:00 Errenteria musikaleko Jazz Konboa eta Xafol Klake taldea Sutegin.