Ostegun honetan abiatuko den arren, 18. Korrika Usurbila heltzeko bederatzi egun falta dira oraindik. Ez hainbeste ordea, hitzordu honen harira, Korrika Batzordeak udalerri honetan antolatu dituen ekimenak ospatzen hasteko. Hilaren 21etik 24ra ekitaldi eskaintza zabala prestatu dute. Korrika Txikiarekin hasiko dira euskararen aldeko ospakizunak Usurbilen. Astebete barru hain zuzen, eta ondorengo egunetan kirol txapelketak, erromeria edota bertso-afaria iragarri dituzte. Martxoaren 23an, Korrika Usurbildik pasa eta ordu gutxira burutuko den bertso-afarirako sarrerak salgai izango dira 16 eurotan, Txirristran, Aitzagan eta euskaltegian.
Hona hemen, Korrika Batzordeak Usurbilen antolatu duen egitarau osoa:
Martxoak 21, osteguna: Korrika Txikia
14:30 Korrika Txikia.
16:30 Txokolatada eta antzerkia frontoian.
Martxoak 22, ostirala
22:00 Pin pon txapelketa frontoian (izen ematea, 21:30etan).
Martxoak 23, larunbata: 18. Korrika Usurbilen
11:00 Buruhandiak Kaxkoan.
11:00 Txokotan palaz frontoian.
15:44 Aginagatik sartuko da Korrika 18.
16:33 Korrika 18 Kaxkoan.
18:00-20:00 Erromeria frontoian.
21:00 Bertso afaria, Agerialdeko jangelan. Txartelak salgai 16 eurotan, Txirristran, Aitzagan eta Etumeta AEK euskaltegian.
Martxoak 24, igandea: Baionara
9:15 Korrika 18ren amaiera festara joateko autobusa, Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik abiatuta.
21:00 Itzulera.
Izen ematea: Bordatxon, Txiribogan eta Etumeta AEK euskaltegian, martxoaren 21a baino lehen.
Antolatzailea: Korrika Batzordea.