Korrika Andoainen abiatu eta ordu gutxira, 19:00etarako Usurbilen lanean dabilen Korrika Batzordeak hitzordua antolatu du frontoian. Helburua, Korrika Usurbila datorren egunean, martxoaren 23an, besteak beste, pilotalekuan bertan ospatuko den "Txokotan palaz" ekimenaren aldeko argazkia ateratzea izango da. Antolatzaileek berri eman dutenez, bertan izango dira, "Korrika batzordekoak, AEK-ko ikasleak, umeak, palan ibiltzen diren emakumeak... korrikako petoekin. Helburua da ahalik eta jende gehien (gazteak,umeak, helduak, gizon eta emakumeak...) animatzea ekimen horretara". Beraz, animatzen denak badaki, Korrikaren aldeko hitzordua du gaur 19:00etan frontoian.