Triki poteoa eta afaria bihar Usurbilen, EHGAM-ek antolatuta

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 15a, 00:00

"Trans-Bi-Les-Gay Txotx 2013" ekimeneko zenbait hitzordu Usurbilen antolatu ditu EHGAM elkarteak, larunbat honetan, martxoaren 16an Usurbilen. Biltzeko hitzordua 18:00etan finkatu dute Donostiako Hotel Amara Plaza ondoko bus geltokian. 18:30etan Usurbilen, Txirristran abiatuko den triki-poteoarekin jarraituko dute. 20:30etatik aurrera, afaria programatu dute Arratzain sagardotegian. Eta azkenik, 1:00etatik aurrera jaialdia antolatu dute Donostiako Doka kafe antzokian, 2ttor eta Umea MJ dj-ekin. Afarian izen emateko epea astelehenean itxi zuen antolakuntzak. Informazio gehiago: 667 435 570, ehgam@yahoo.com, ehgam.org edo facebook.com/ehgam.