Kadete nesken eskubaloi taldeak, jardunaldi erabakigarria igandean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 15a, 00:00

Asteburu berri baten atarian gaude berriz. Eskubaloi taldeek jardunaldi berri bat jokatuko dute. Haietako talde batek baino gehiagok etxean, Oiardo Kiroldegian. 

Bihar eta etzirako iragarriak dauden neurketen artean ordea, bada nabarmentzeko hitzordu bat; igande goizeko 11:30etatik aurrera, kadete nesken eskubaloi taldeak Bera Bera taldekoen aurka jokatuko duten partida. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, "Bera Bera-ren aurka taldeko 2. postua jokatzen dute, eta irabaziz gero, Euskadiko 4 talde onenen artean egongo da. Horrela bada, Euskadiko 4 talde onenek mailako sektorea jokatuko dute apirilaren 12-13-14an, eta bertan Espainiako Txapelketara Euskaditik joango diren ordezkariak erabakiko dira".

Aipatzeko beste kontu bat; Gipuzkoako eta Espainiako Selekzioetan jokatzeko gonbita jaso dute, Usurbil Kirol Elkarteko zenbait eskubaloi jokalarik. Hona hemen, zehaztasun gehiago:

GIPUZKOAKO SELEKZIOAN:
Martxoak 17, igandea
-Infantil neskak: Josebe Blazquez. 10:00-12:00 artean, Donostiako La Salle Kiroldegian.
-Infantil mutilak: Eneko Iribar. 9:15-11:00 artean, Pasai Donibaneko kiroldegian.

ESPAINIAKO SELEKZIOAN:
Martxoak 17, igandea
-Estitxu Berasategi. 

Hona hemen, astebururako Oiardo Kiroldegian iragarriak dauden eskubaloi neurketak:


Martxoak 16, larunbata
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5C
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Urnieta 5A
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6A
11:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Amenabar A
12:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Aiala D
18:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Hondarribia
19:30 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Escolapios

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Martxoak 17, igandea
11:30 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Bera Bera

Tokia: Oiardo Kiroldegia.