Amaitzear da IX. Soinurbil. Musika Asteko azken ekitaldia, gaurko iragarri dute, 19:00etan Sutegin. Oreretako bi talde datoz, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak azken egunotan antolatu duten egitaraua borobiltzera. Emanaldiak klakea eta jazz doinuak uztartuko ditu. "XAFOL-k klakeko talde bat da eta "Errenteria Musical" Musika eta Dantza eskolatik sortutakoa da. Bere asmoa da klakeko estilo ezberdinak proposatzea musika mota ezberdinak erabiliz. Jazz Konboa, Errenteria Musikaleko Jazz Konboa ikastetxeko ikasleek osatutako taldea da", zehaztu dute antolatzaileek. Bien arteko elkarlanaren emaitza, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.