Martxoa amaierarako edota apirileko lehen bi asteetarako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, NOAUA!ko egoitzara ekarri edo emailez, erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko azken eguna da gaurkoa. Martxoaren 22an kaleratuko dugu momentuz, azken NOAUA!. Gero bi astetan, hau da, martxoaren 29an eta apirilaren 5ean ez da astekaririk izango. Hurrengo zenbakia, apirilaren 12an argitaratuko dugu.
Web orrialdeari dagokionez, noaua.com albisteez elikatzen jarraituko dugu egunero, astelehenetik ostiralera, egutegian gorriz margotuak ageri zaizkigun egunetan izan ezik; hau da, hilaren 28tik apirilaren 1era izan ezik. Egoitza ere bost egunotan itxita egongo da. Gainerako egunetan, astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegian zabalik.