Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, aurtengo Santixabelak

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 18a, 00:00

Jai Batzordea lanean da jada, festak antolatzen hasiak dira. Joan den ostegunean burutu zuten urteko lehen bilera Potxoenean, eta lehen erabakiak ere hartu dituzte. 2013ko Santixabeletako datak finkatu dituzte; herriko festak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira aurten. Bost jai egun izango dituzte aurtengo Santixabelek. Ekainaren 28an, ostiralez hasi eta Santixabel egunez, uztailaren 2an amaituko dira beraz. Datak finkatzeaz gain, jaietarako herritar, talde eta eragileek egin ditzaketen proposamenen aurrekontuak eta antolatu asmo duten ekitaldiaren inguruko informazioa aurkezteko epe bat ere jarri dute; apirilaren 9ra arteko tartea dago. Jai Batzordea, apirilaren 17an bilduko da berriz, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Potxoenean. Bilgunetik ekitaldiak antolatzeko asmoa izan edota jaiei loturiko edozein proposamen dutenei, hurrengo bilerara gerturatzeko gonbita luzatzen diete.