Arratsalde pasa polita, ostiralean Bihurri ludotekan

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 18a

Bihurri ludotekak arratsalde pasa ederra antolatu dute, ostiral honetarako, martxoaren 22rako “Aste Santuko oporrak gainean ditugunez eta udaberria ere badatorrela aprobetxatuz”. 16:30etatik aurrera, “Petra, ipurdian bost letra datorkigu bisitan sorpresaren batekin eta ondoren bazkideentzat merendola goxo goxoa izango da. Animatu zaitezte!”, luzatu dute gonbita.