Bide segurtasunari buruzko hitzaldiarekin hasiko da gaur, Jubilatu Astea

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 18a, 00:00

Gaur hasi eta igandera arte luzatuko da, Gure Pakea Elkarteak antolatu duen Jubilatu Astea. Hitzaldiak, irteera, bazkaria edota antzezlan bat programatu dituzte, datozen egunotarako ekitaldien artean. Jubilatu Asteari ekiteko, adineko pertsonei zuzenduriko bide segurtasunari buruzko hitzaldia, gaur 16:30etatik aurrera, Artzabalen.  


Hona hemen, 2013ko Jubilatu Asteko egitarau osoa:

Martxoak 18, astelehena
16:30 Hitzaldia Artzabalen: “Bide segurtasuna adineko pertsonentzat”. 
Hizlaria: Amaia Lopez, DYA-ko ordezkaria.

Martxoak 19, asteartea
16:30 Hitzaldia Artzabalen: “Pentsamendu positiboa”. 
Hizlaria: Silbia Kamio, Lahar Fundazioko kidea.

Martxoak 21, osteguna
Ibilaldia: Donostiara oinez. Usurbildik Igeldora eta handik Antiguora.
Bazkaria, Antiguoko jubilatu etxean.

Martxoak 22, ostirala
16:30 Antzerkia Artzabalen: “Andregai zuriak”. 
Taldea: Lasarteko antzerki taldea (erdaraz).

Martxoak 24, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian. Izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.