Hezkuntzako erreforma berriari buruzko hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 18a

LOMCE zer den, legedi berriak ekarriko dituen ondorioak, eta horren aurrean eman beharreko erantzunaren inguruko informazioa zabaldu asmoz, hitzaldia antolatu du EH Bilduk gaurko, martxoaren 18rako, 19:00etan Potxoenean. Ruben Iglesias arituko da gobernu espainiarrak bultzaturiko hezkuntza erreforma berriari buruz hizketan. Herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen diete antolatzaileek: "Usurbildar guztioi dei egiten dizuegu hitzaldi honetara gerturatzeko. Gure seme-alaben etorkizuna jokoan dago".