Pentsamendu positiboaz jardungo dute gaur, Jubilatu Astean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 19a, 00:00

Bide segurtasunari buruzko hitzaldi batekin abiatu zen atzo Gure Pakea elkarteak antolaturiko Jubilatu Astea. Eta beste solasaldi batekin jarraituko du gaur. "Pentsamendu positiboa" hizpide izango duen hitzaldi batekin hain zuzen. Silbia Kamio, Lahar Fundazioko kidea Artzabalen izango da eta bera arituko da hizlari lanetan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Igandera arte luzatuko da 2013ko Jubilatu Astea. Ordura arte antolatu diren hitzorduak, honako hauek dira:

Martxoak 19, asteartea
16:30 Hitzaldia Artzabalen: “Pentsamendu positiboa”. 
Hizlaria: Silbia Kamio, Lahar Fundazioko kidea.

Martxoak 21, osteguna
Ibilaldia: Donostiara oinez. Usurbildik Igeldora eta handik Antiguora.
Bazkaria, Antiguoko jubilatu etxean.

Martxoak 22, ostirala
16:30 Antzerkia Artzabalen: “Andregai zuriak”. 
Taldea: Lasarteko antzerki taldea (erdaraz).

Martxoak 24, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian. Izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.