Asteazken honetan, martxoaren 20an, aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio kasuari lotuta, espainiar estatuak aurkeztua duen helegitea. Egun giltzarria izango dela iragarri dute gaur Herrira mugimendutik, euren esanetan, "giza eskubideak jokoan baitaude".
Europako aipatu auzitegia 197/2006 mintzatuko den egun berean, biharko mobilizazio ugari deitu dira Euskal Herri luze eta zabalean. Usurbilen, LAB sindikatuak goizeko 10:00etarako elkarretaratzea deitu du udaletxe aurreko plazan, Joxe Martin Sagardia plazan. Ordu laurdeneko mobilizazioa burutuko da bertan, 197/2006 doktrina baliogabetzea eskatzeko. Bide batez, baita doktrina honen eraginez, abenduaren 3az geroztik kalean behar zuen arren, espetxean jarraitzen duen Ramon Uribe herritarra aske uztea eskatzeko.