Oiardo Udal Kiroldegiko tabernaren kudeaketa, ustiaketa, mantenua eta garbiketa zerbitzu administrazio kontratu berezia esleitzekoa da Usurbilgo Udala. Eskaerak aurkezteko apirilaren 2ra arteko tartea dago. Interesdunek hiru kartazal itxi desberdinetan aurkeztu beharko dute, deialdirako eskatzen duten dokumentazioa.
Urtebeteko kontratua izango da, urtez urte lau urtera arte luzagarria izango dena, interesdunak baldin eta kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago hala eskatzen badu. Halere, hasieran bi hilabeteko probaldian egongo da esleipenduna. Zerbitzua euskaraz eman ahal izatea ezinbestekotzat joko da. Informazio gehiago eta dokumentazioa eskuragarri usurbil.net atarian, edota udaletxean.