197/2006 doktrinaren aurkako mobilizazio gehiago iragarri dituzte datozen egunotarako. Usurbilgo Herrirak, batzar irekia deitu du ostegun iluntze honetarako, 19:00etan Potxoenean. Bestalde, hileko azken ostiraleko euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea astebete aurreratu dute. Ostiral honetarako finkatu dute hitzordua, martxoaren 22rako, ohiko leku eta orduan; iluntzeko 20:00etan, Mikel Laboa plazan.
Jaialdia, apirilaren 13an
Bestalde, Herrira egun osoko jaialdia prestatzen ari da, apirilaren 13rako, larunbata. Egun horretarako antolatu duten hitzorduetako bat, bertsolarien saioa da. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia Sutegin izango dira, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira. 6 eurotan, Txiribogan eta Aitzagan. Edo egunean bertan, 8 euroren truke.