Mendizaleek apirilaren 14an dute biltzeko hurrengo hitzordua. Andatzakoek egun horretarako antolatu baitute datorren irteera. Sara, Larrun, Lizuniaga eta Zugarramurdi lotuko ditu ibilbide honek. Hala dute iragarria andatzamendizale.info web orrialdean. Zehaztasun gehiagoren berri, aurrerago emango dute atari honetan. Mapan ere marraztua dute jada, apirilaren 14an osatzea proposatzen duten ibilbidea. Ondoko irudian duzue aipatu mapa.
Irudia: andatzamendizale.info