Irteera, antzezlana edota bazkaria, Jubilatu Asteko hurrengo ekitaldiak

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 21a, 00:00

Lehen ekitaldiak burutu diren arren, igandera arte oraindik hitzordu gehiago deitu dute Gure Pakea elkarteak, egunotarako antolatu duen Jubilatu Astean. Ostegun honetan, Donostiara oinez joatekoak ziren, eta gero Antiguoko jubilatu etxean bazkaltzekoak. Bihar arratsaldean, "Andregai zuriak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Artzabalen. Eta igandean, Jubilatu Astea borobiltzeko, meza eta bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Otordurako izen ematea itxita dago. 

Hauxek dira beraz, ospatzeke dauden Jubilatu Asteko ekitaldiak:

Martxoak 21, osteguna
Ibilaldia: Donostiara oinez. Usurbildik Igeldora eta handik Antiguora.
Bazkaria, Antiguoko jubilatu etxean.

Martxoak 22, ostirala
16:30 Antzerkia Artzabalen: “Andregai zuriak”. 
Taldea: Lasarteko antzerki taldea (erdaraz).

Martxoak 24, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian. Izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.