Gaztelekukoek ere Korrikan parte hartuko dute larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 21a

Larunbatean Korrikan parte hartzeko asmoa duen herritar mordoaren artean, bertan izango dira baita Gaztelekukoak ere. DBH 1.mailako taldekoak, arratsaldeko 16:00etarako finkatua dute biltzeko hitzordua egoitzan. Gero, Gazteleku ondotik igaroko den Korrikan parte hartzeko. Ekimen hauxe izango da, datorren oporraldirako antolatu duten lehen hitzordua. Honez gain, Zarautzera edota Olaberriako Karting-era joateko asmotan dira Gaztelekukoak. Futbol txapelketa ere antolatu dute. Hona hemen, datozen asteotarako deitu dituzten hitzorduak:

Martxoak 23, larunbata
16:00 Korrikan parte hartzeko hitzordua Gaztelekuan. 
Nori zuzenda: DBH 1.
Oharra: ekarri peluka edo txapelaren bat!

Martxoak 25, astelehena
15:30-19:00 Futbol txapelketa Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH 2.

Apirilak 4, osteguna
15:30-19:30 Gaztelekutik Olaberriako Karting-era irteera. 
Nori zuzendua: DBH 2,3,4 eta Batxilergoa.
Oharra: ekarri guraso baimena eta 10 €. (20 pertsona inguru, bestela bertan behera utzi beharko dugu)

Apirilak 6, larunbata
15:00-19:00 Gaztelekutik Zarautzera irteera. 
Nori zuzendua: DBH 1. 
Oharra: ekarri gurasoen baimena eta Lurraldebus txartela (ez baduzue, autobuserako dirua)

Antolatzailea: Gaztelekua.

Irudia: Gaztelekua.