"Nire argazkia", gaur 22:00etan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 21a, 00:00

Bi egun baino ez dira geratzen, 48 eskas, Korrika 18 Usurbila heltzeko. Hitzordu honen atarian, gaur hasita hainbat ekimen antolatu dira.

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera, hileroko zine-foruma izango da Usurbilgo Gaztetxean. Korrika dela eta, euskarari loturiko dokumental bat proiektatuko dute, “Nire argazkia”.

“Nire argazkia hizkuntzari eta oroimenari buruzko dokumental bat da. Ikus-entzunezko proiektu honen helburu nagusia zenbait euskal dialekto ezagutaraztea da. Horregatik galdetzen zaio jendeari beren argazkiei buruz. Laburbilduz, Euskal Herriko hainbat tokitako eta adin desberdineko jendeak nola hitz egiten duen erakusten du lan honek. Halaber, “Nire argazkia” herri-oroimenaren zati bat argazkien bidez lortzeko modu bat ere bada. Beraz, esan daiteke dokumentalak hizkuntzaren eta oroimenaren arteko elkarreraginak aztertu nahi dituela argazkien bidez”, berri eman dute gaztetxekoek.

Hauek dira, Korrika 18ren harira, herrian antolatu diren ekimen guztiak:

Martxoak 21, osteguna: Korrika Txikia
14:30 Korrika Txikia.
16:30 Txokolatada eta antzerkia frontoian.
22:00 Zine-foruma gaztetxean: "Nire argazkia".

Martxoak 22, ostirala
16:30-17:00 
Haize erroten banaketa Zubietako frontoian. Norbaitek ezingo balu bertara joan, 671 605 760 telefono zenbakian eskura ditzake.
22:00 Pin pon txapelketa frontoian (izen ematea, 21:30etan).

Martxoak 23, larunbata: 18. Korrika Usurbilen
11:00 Buruhandiak Kaxkoan.
11:00 Txokotan palaz frontoian.
15:15-15:40 Haize erroten banaketa Aginagako frontoian.
15:44 Aginagatik sartuko da Korrika 18.
16:00-16:15 Haize erroten banaketa Dema plazan. 
16:33 Korrika 18 Kaxkoan.
18:00-20:00 Erromeria frontoian.
21:00 Bertso afaria, Agerialdeko jangelan, Beñat Iguaran (Amasa), Adur Gorostidi (Larraitz) eta Imanol Lizarazu "Habana" (Igeldo) bertsolariekin. Txartelak salgai 16 eurotan, Txirristran, Aitzagan eta Etumeta AEK euskaltegian.

Martxoak 24, igandea: Baionara
9:15 Korrika 18ren amaiera festara joateko autobusa, Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik abiatuta.
21:00 Itzulera.
Izen ematea: Bordatxon, Txiribogan eta Etumeta AEK euskaltegian, martxoaren 21a baino lehen.