Arratsaldeko 15:00etako suziri hotsekin batera, tipi-tapa tipi-tapa korrika abiatu dira Udarregi ikastolako ikasle eta irakasleak. Udalerriko puntu ezberdinetatik abiatuta, euskararen aldeko petoak soinean, lekukoa eskuz eskuz paseaz, euskararen alde lasterka aritu dira kalez kale. Ahalik eta helmugara iritsi arte, ibilbidearen amaiera frontoian kokatua baitzuen, ostegun honetarako antolatua zegoen Korrika Txikiak.
Pilotalekuan, abesten eta dantzan aritu dira gero, Udarregi Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak. Bertan, ez zen lekurik jende gehiagorentzat, toperaino bete baita. Euskararen eta Korrikaren aldeko jaialdi honetan, ikasleak izan dira protagonistak. Oholtza gainetik, abesten, trikitixa jotzen, edota Esne Beltzak 18. Korrikarako sortu duen abestiari lotuta, igandean Baionan dantzatuko den flashmob-a ederki dakitela erakutsi dute Udarregikoek.
Euskararen aldeko jaialdi ederra burutu da frontoian. Korrika Txikia heldu da gurera, eta horrekin batera, gaurtik hasita, hainbat ekimen ospatuko dira etzira arte. Erlojuari begira jarri besterik ez dugu. 48 ordu baino gutxiago falta dira jada, Korrika 18 Usurbila heltzeko. Hasi prestatzen, "ika ika ika", badator eta Korrika.