Aisialdiari loturiko eskaintza zabala, abiatzear dugun oporraldian

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 22a, 00:00

Bihurri ludotekak arratsalde pasa ederra antolatu du gaurko, martxoaren 22rako, “Aste Santuko oporrak gainean ditugunez eta udaberria ere badatorrela aprobetxatuz”. 16:30etatik aurrera, “Petra, ipurdian bost letra datorkigu bisitan sorpresaren batekin eta ondoren bazkideentzat merendola goxo goxoa izango da. Animatu zaitezte!”, luzatu dute gonbita. 

Ikasleak murgilduko dira bi asteko oporraldian. Datozen egunotarako, aisialdiko hainbat ekimen antolatu dira. Hona hemen hitzordu guztiak:

Usurbil FT-ko kirol txokoak
Usurbilen ere txokoak antolatu dituzte gaztetxoak murgiltzear diren opor hauetarako. Usurbil FT-k hain zuzen kirol txokoak prestatu dituzte apirilaren 2tik 6ra. Goizez, kirol jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoek. Izen ematea itxita dago. Zehaztasun gehiago, kaleratu berri dugun astekari honetan.

Txokoak, Aginagan
Antxomolantxa Kultur Elkarteak txokoak antolatu ditu Aginagan, datozen oporretarako. Zazpi egunetarako hain zuzen; martxoaren 25, 26 eta 27rako. Baita apirilaren 2, 3, 4, eta 5erako ere. Izen ematea ireki dute, honako telefono zenbakian: 610 875 287. Prezioa; bazkideek 10 euro, gainerakoek 20 euro.

Gaztelekua irekita
Larunbatean Korrikan parte hartzeko asmoa duen herritar mordoaren artean, bertan izango dira baita Gaztelekukoak ere. DBH 1.mailako taldekoak, arratsaldeko 16:00etarako finkatua dute biltzeko hitzordua egoitzan. Gero, Gazteleku ondotik igaroko den Korrikan parte hartzeko. Ekimen hauxe izango da, datorren oporraldirako antolatu duten lehen hitzordua. Honez gain, Zarautzera edota Olaberriako Karting-era joateko asmotan dira Gaztelekukoak. Futbol txapelketa ere antolatu dute. Hona hemen, datozen asteotarako deitu dituzten hitzorduak:


Martxoak 23, larunbata
16:00 Korrikan parte hartzeko hitzordua Gaztelekuan. 
Nori zuzenda: DBH 1.
Oharra: ekarri peluka edo txapelaren bat!

Martxoak 25, astelehena
15:30-19:00 Futbol txapelketa Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH 2.

Apirilak 4, osteguna
15:30-19:30 Gaztelekutik Olaberriako Karting-era irteera. 
Nori zuzendua: DBH 2,3,4 eta Batxilergoa.
Oharra: ekarri guraso baimena eta 10 €. (20 pertsona inguru, bestela bertan behera utzi beharko dugu)

Apirilak 6, larunbata
15:00-19:00 Gaztelekutik Zarautzera irteera. 
Nori zuzendua: DBH 1. 
Oharra: ekarri gurasoen baimena eta Lurraldebus txartela (ez baduzue, autobuserako dirua)

Antolatzailea: Gaztelekua.