Usurbil Zero Zabor taldekoek, duela bi urte bezala, haize errota koloretsuekin Korrikan parte hartzeko deia egin diete herritarrei: "UZZtik herritarrei Korrikan haize errotarekin korrika egiteko deia egin nahi diegu, errauste plantaren proiektua behin betirako bertan behera utzi eta Zero Zabor politikak garatzea aldarrikatzeko".
Haize errotarik ez dutenek, egunotan Alkartasuna Kooperatiban eskuratu daitezkeela berri eman dute UZZ-tik. Eta bestela, gaur eta bihar, ordu eta guneotan banatuko dituzte haize errotak, UZZ-koek:
Martxoak 22, ostirala
16:30-17:00 Zubietako frontoian. Norbaitek ezingo balu bertara joan, 671 605 760 telefono zenbakian eskura ditzake.
Martxoak 23, larunbata
15:15-15:40 Aginagako frontoian.
16:00-16:15 Dema plazan.