Ziortzako udako kanpamenduan izena emateko garaia da

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 25a, 00:00

Peñaloscintosera (Errioxa) joateko aukera izango dute aurten ere, LH 5-6 mailetan eta DBH zikloan ikasten ari direnek. Izen ematea irekita dago martxoaren 31ra arte. Larunbat honetan, hilaren 23an, apaiz etxean apuntatzeko aukera egongo da, 11:00-13:00 artean.

Posta elektronikoz ere egin daiteke: ziortzage@gmail.com. Edota izen emate orria Apaiz Etxeko buzoian utzita. Bertan dira apuntatzeko orriak eta baita Sutegin ere. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "plaza mugatuak izango dira aurten ere!".

Bi txanda prestatu dituzte: DBH 1-4: uztailaren 4tik 17ra. LH 5-6: uztailaren 17tik 25era.