Helburua bete dute. Erronka bigarren postua eskuratzea zen, eta hori lortuta, orain, Euskadiko amaiera sektorerako sailkatu da kadete nesken eskubaloi taldea. Apirilaren 12, 13 eta 14an izango dira partidak baina oraindik txapelketa hau jokatuko den lekua erabakitzeke dago. Zehaztuak daude, ordea, nortzuk parte hartuko duten. Gipuzkoako talde bakarra usurbildarra izango da. Beste hirurak bizkaitarrak; Zuazo (Barakaldo), Kukullaga (Etxebarri) eta Errotabarri (Ermua).