Santixabelak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 25a

Hala erabaki zen Jai Batzordearen bileran. Herritar, talde eta eragileek jaietarako egin ditzaketen proposamenen aurrekontuak eta antolatu asmo duten ekitaldiaren inguruko informazioa aurkezteko epe hau izango dute: apirilaren 9ra arte. Jai Batzordea apirilaren 17an bilduko da berriz, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Potxoenean.