Enrike Huizi eta Mikel Landa, Gipuzkoako txapeldun trinketean

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 25a, 00:00

Martxoaren 9an jokatu ziren trinkete txapelketako finalak. Senior mailan, eta eskuz binaka, Usurbilgo taldea nagusitu zen. 40-26 irabazi zioten Mundarro taldeari. Xabier Barandiaran eta Aritz Irazustabarrena fin aritu ziren finalean, baina azkenean Enrike Huizi eta Mikel Landaren esperientzia gailendu zen.