Usurbil FTren bazkidetza kanpainak martxan jarraitzen du

Noaua Aldizkaria 2013ko mar. 26a, 00:00

Usurbil FT-koek apirilaren 2tik 6ra antolatu dituzten kirol txokoei esker, jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute 6-12 urte arteko haurrek. NOAUA!ren azken zenbakian mintzatu gara horretaz Usurbil FTkoekin. Bide batez, bazkide kanpaina martxan jarraitzen duela azpimarratu digute Nagore Unanuek eta Ainhoa Aizpuruak.

Bazkidetza kanpaina abian duzue. Bazkide izateko zer egin behar da?
Nagore Unanue. Batetik, Rural Kutxara joan eta izen abizenak eman daitezke. Eta gero asteburuetan tabernan egoten gara. Hemen bertan baditugu bazkidetza orriak. Jendea bazkide izatera animatzen dugu. Ia Usurbil FT-ko bazkideak geroz eta gehiago izan eta pixkanaka erritmoa hartzen joaten garen.
Ainhoa Aizpurua. Herritarrak ere animatzen hasi dira. Batez ere ahoz aho zabaltzen joan delako. Antolatzen ditugun jokoak ere pizgarriak izaten ari dira. Ia jendea erakartzen asmatzen dugun. Bazkidetza klubari ekonomikoki laguntzeko modu bat da. Zozketak bazkide izate hori nolabait eskertzeko egiten ditugu.
N. U. Bide batez, esan,  gure taldeek ere animuak jasotzeko beharra dutela. Talde asko daudela hemen. Haranera etortzera animatu dadila jendea. Giro ederra izaten dugu.