Ramon Uribe bisitatzeko asmoa du udal ordezkaritza batek

Noaua Aldizkaria 2013ko martxoaren 27a

Udal ordezkaritza batek Ramon Uribe Navarro usurbildarra bisitatzeko asmoa du. Hori ahalbidetzeko, Espetxe Erakundeei eskutitza bidaltzeko baimen eskaera aurkeztu zen atzoko plenoan. Hamaikabat eta PSE-EE alderdietako ordezkariek abstentzioaren alde bozkatu zuten. Bildu, Aralar eta EAJ-PNVk eskaera bideratzearen alde agertu ziren.