Realak etxetik kanpo, Madrilen jokatuko du apirileko bigarren asteburuko neurketa, Rayo Vallecanoren aurka hain zuzen. Hitzordu honen harira, Usurbilgo Agirretxe Taldeak asteburu pasa antolatu du Vallecasera. Igandez, hilaren 14an jokatuko da aipatu neurketa, baina Agirretxe Taldetik bezperan, larunbatez Madril aldera joateko aukera eskaintzen diete zaletuei. Larunbat arratsaldez joan eta igandeko partidaren ostean itzultzea, autobusez. 65 euroren truke, bidaia, ostatua eta gosaria. Partida ikusteko sarrera, prezioan ez dagoela sartuta ohartarazten dute antolatzaileek. Erreserba egiteko, harremanetan jarri behar da Agirretxe Taldekoekin. Emailez, info@agirretxetaldea.com helbidean edo telefonoz, 666 987 083 zenbakian. Asteburu pasari buruzko zehaztasun gehiagoren berri ere, komunikazio bide hauetatik jaso ahal izango da.