Batzuk lanera itzuli berriak izango dira, beste batzuk oporretan murgilduko ziren. Ikasleek ere datorren astelehenera arte, apirilaren 8ra arte jai dute. Eta egunotan nabari da. Aisialdiari loturiko ekimen ezberdinak antolatu baitituzte Gaztelekuan, Kaxkoan eta Aginagan. 18. Korrikan parte hartu ostean, Gaztelekukoak futbol txapelketa ospatzekoak ziren martxoaren 25ean. Aste honi begira, bi irteera programatu dituzte; lehenengoa, Olaberriako Karting-era, eta asteburuan, Zarautzera.
Bestalde, egunotarako txokoak antolatu dituzte. Usurbil FT-ekoek Kaxkoan, eta Antxomolantxa Elkarteak Aginagan.
Usurbil FT-ko kirol txokoak
Usurbilen ere txokoak antolatu dituzte gaztetxoak murgiltzear diren opor hauetarako. Usurbil FT-k hain zuzen kirol txokoak prestatu dituzte, gaurtik larunbatera, apirilaren 2tik 6ra. Goizez, kirol jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoek. Izen ematea itxita dago.
Txokoak, Aginagan
Antxomolantxa Kultur Elkarteak txokoak antolatu ditu Aginagan, apirilaren 2, 3, 4, eta 5erako. Izen ematea irekita izan dute, honako telefono zenbakian: 610 875 287. Prezioa; bazkideek 10 euro, gainerakoek 20 euro.
Gaztelekua irekita
Aste honetan, Zarautzera edota Olaberriako Karting-era joateko asmotan dira Gaztelekukoak:
Apirilak 4, osteguna
15:30-19:30 Gaztelekutik Olaberriako Karting-era irteera.
Nori zuzendua: DBH 2,3,4 eta Batxilergoa.
Oharra: ekarri guraso baimena eta 10 €. (20 pertsona inguru, bestela bertan behera utzi beharko dugu)
Apirilak 6, larunbata
15:00-19:00 Gaztelekutik Zarautzera irteera.
Nori zuzendua: DBH 1.
Oharra: ekarri gurasoen baimena eta Lurraldebus txartela (ez baduzue, autobuserako dirua)
Antolatzailea: Gaztelekua.