Errenta Aitorpen proposamenak bidaliko dituzte egunotan

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 2a, 00:00

Ogasunarekin diru kontuak argitzeko garaia heldu da berriz, aurtengo Errenta Aitorpen kanpaina abian da. Astearte honetan hasi eta apirilaren 17ra bitarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamendutik berri eman dutenez, "200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %87,5 onartu ziren".

Aurtengo kanpaina ekainaren 25era arte luzatuko da. Hona hemen, kontuan hartu beharreko datak:
2013/04/10-2013/06/25: errenta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
2013/04/14tik aurrera: zerga informazioa gipuzkoa.net web orritik eskuratu edo postaz bidaltzeko eskaera egiteko aukera.
2013/04/15-2013/06/07: errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak eskatzeko aukera.
2013/04/16-2013/06/25: errenta mekanizatua eta Internet bidezko aitorpenak eta ondarearen epea.

Informazio gehiago: 902 100 040 edo gipuzkoa.net/ogasuna