"Merkatu txikia", orain sarean

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 3a, 00:00

Etxebizitza bat saldu edo garajeren bat alokatu nahi duzula? Lan bila zabiltza? Zurea zen objekturen bat galdu eta NOAUA!n iragarri nahi duzu? Orain arte, egoitzara ekarritako oharrak edota email bidez jasotzen genituenak aldizkarian argitaratzen genituen. Aurrerantzean ordea, egunotan web orrialde honetara sartu zaretenok ikusiko zenutenez, aldizkariko iragarkiak web orrialde honetan ere argitaratuko ditugu. Eta alderantzizkoa ere egin asmo dugu. Hemendik aurrera, noaua.com atari honen behealdean agertzen zaizuen "Merkatu txikia" tarte berrian, iragarki berriak sortu ditzakezue. "Berria sortu" botoian klikatu eta dauden hutsuneak bete baino ez dira egin behar, nahi duzuen ohar hori argitaratzeko. 

Web orrialdean ikusiko dira iragarkiok, baita astero, NOAUA! aldizkarian ere. Iragarki berriak sortzeaz gain, lehendik argitaratuak zeuden azken oharrak ere ikusteko aukera dago. Zintzilikatuta dauden iragarki guztiak, atalka ere kontsulta daitezke.

Web orrialde honetan iragarkia jartzen duzuenok, noaua.com atarian bakarrik ez, aldizkarian ere argitara emango dira. Batean zein bestean plazaratutako oharrak doakoak dira. Paperean edo sarean, oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. 

526. NOAUA!, apirilaren 12an
Bestalde, gogoan izan, zorion agur, ohar eta iragarkietarako helbide hau ere baliatu dezakezuela: erredakzioa@noaua.com. Edo bestela, argitaratu nahi duzuen testua egoitzara ekar dezakezue. Oporraldi honen osteko lehen NOAUA! apirilaren 12an kaleratuko dugu. Aldizkari horretarako zorion agurrik edo oharrik baldin baduzue, apirilaren 8a, datorren astelehena duzue emailez bidali edo egoitzara ekartzeko azken eguna.

2012ko NOAUA! guztiak koadernatzeko aukera
Gogoan izan bestalde, iazko astekari guztiak bildu eta koadernatu ditzakezuela. Tapa eta aurkibideak eskuragarri dituzue NOAUA!ko egoitzan. Bazkide zaretenok doan jaso ditzakezue. Bazkide ez direnek, 3 euro ordaindu behar dituzte tapa edo azalarengatik eta beste 1,20 euro, aurkibidearengatik. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendatan egin daiteke. Koadernatzea berdin ordaindu behar dute bazkide direnek eta ez direnek.