Txapelketa non, garaipena han. Usurbil Judo Klubak domina gehiago irabazi ditu azken asteotan antolatu diren txapelketetan. Batetik, junior mailako Espainiako Kopan izan zen Xabier Cazorla, Salamancan. -73 kiloz azpikoen mailan, urrezko domina irabazi zuen, klubeko blogetik berri eman dutenez, "lau aurkari gogorren aurrean nagusitu ostean". Haietako bi gainera, sektoreetako txapelketetako irabazleak izan ziren astebete lehenago.
Bestalde, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu da Lezoko Kiroldegian. Zazpi judokek parte hartu eta seik domina bana eskuratu zuten. Haietatik bost gainera, amaiera faserako sailkatu dira:
-44 kg Mafer Carazas (Urrea)
-44 kg Valeria Herraez (Brontzea)
-48 kg Alba Vicente (Zilarra)
-46 kg Julen Alzas (Urrea)
-55 kg Iñigo Mate
-66 kg Josu Ruiz (Zilarra)
+66 kg Mikel Formoso (Urrea)
Irudia eta iturria: jcusurbil.com