Sara, Larrun eta Zugarramurdira irteera Andatzakoekin, apirilaren 14an

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 3a, 00:00

Apirilean ere irteera izango da Andatzakoen eskutik. Oraingoan, Sara, Larrun eta Zugarramurdi lotuko dituen ibilbidea prestatu dute. 23,5 kilometrokoa, sei ordu eta erdi inguruan egiteko modukoa. Irteerara joateko hitzordua, hilaren 14rako finkatu dute, igande horretako goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegian. Joan etorria autobusez egingo denez, halakoetan eskatu ohi dutenez, izena aldez aurretik eman beharko da, apirilaren 10a baino lehen. 12 euro ordaindu beharko dituzte Andatzako bazkideek eta langabetuek, 15 euro gainerakoek. Ordainketak Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Kutxan duen kontu zenbaki honetan egin beharko dira: 2101.0069.16.0121883656. Plaza mugatuak izango dira. 

Honez gain, hemen, antolakuntzatik jakinarazi dituzten beste zenbait ohar:
-Plaza mugatuak. Lehentasuna, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek dute.
-Otordua egingo da, ibilbidea amaitu ostean.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

Irteerari buruzko informazio gehiago: http://andatzamendizale.info