Apirilaren 13rako Herrira Eguna antolatu dute Usurbilgo Herrirak, Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbilgo Gaztetxeak. Egun osoan zehar ekitaldi desberdinak burutuko dira. Bi hitzordutarako sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira. Batetik, bertso saioa antolatu dute Sutegin. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia igoko dira kultur etxeko auditorioko oholtza gainera. Sarrerak aurrez 6 euroren truke erosi ahal izango dira. Edo egunean bertan, 8 eurotan. Txartela beharko da baita, bertso saioaren osteko herri afarirako ere. 12 eurotan eskuratu ahal izango dituzte gazteek eta langabetuek. 20 eurotan gainerakoek. Hona hemen, apirilaren 13rako euskal preso politikoen eskubideen alde antolatu duten egitaraua:
11:00 Pilota partida herrikoiaren hasiera.
18:00 Manifestaldi koloretsua.
19:00 Bertsolariak Sutegin: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia.
21:00 Herri afaria eta ondoren kontzertuak.
Antolatzaileak: Herrira, Itaya eta Usurbilgo Gaztetxea.