Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen ahalduntze ikastaroak antolatu ditu, apirilean hasi eta ekainera bitarte. Hiru ikastaro guztira; "biodantza", "Gure arbasoak: emakumeen leinuak" eta "Krisiak eta doluak". Ikastaro hauetan izen emateko epea irekita dago, 943 377 110 telefono zenbakian edota parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita. Izen ematea doakoa da.
Hona hemen, hiru ikastaro hauen inguruko zehaztasun gehiago:
BIODANTZA:
Edukia: norberaren konfidantza, segurtasuna, autoestimua, komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko teknikak jorratuko dira ikastaroan.
Noiz eta non: astelehenetan, 17:00-19:00 artean, Santu Eneako Lokalean.
Irakaslea: Ainhoa Iturbe.
Hasiera data: apirilak 22.
Hizkuntza: euskara.
GURE ARBASOAK: EMAKUMEEN LEINUAK
Edukia: ikastaro honen helburua emakumeen arteko laguntza-harremanak sustatzea, emakumeak historian zehar izan duen zeregina bistaratzea eta gure emakume arbasoen rolaz kontzientzia hartzea da. Transmititu dizkiguten alderdi positiboak berriro hartzea.
Noiz eta non: ostegunetan, 14:30-16:30 artean, yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo psikologoa.
Hasiera data: apirilak 8.
Hizkuntza: gaztelera.
KRISIAK ETA DOLUAK
Edukia: ikastaro honetan dolu prozesuak ulertzeko eta emozioak kudeatzeko baliabideak jorratuko dira.
Noiz eta non: ostegunetan, 17:00-19:00 artean, yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo.
Hasiera data: apirilak 8.
Hizkuntza: gaztelera.