Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik berri eman dutenez, buruko gaixotasunen gaia jorratuko duen hitzaldia antolatu dute apirilaren 10erako, 18:30etan Potxoenean. "Buru gaixotasunekin elkarbizitzea" izeneko ekitaldian, "buru eritasuna duten pertsonekin elkarbizitzeko zenbait giltzarri eta gomendio landuko dira". Nekane Azuabarrena psikologoa arituko da hizlari lanetan. Buru gaixotasuna duten pertsonak eta euren senideak biltzen dituen Agifes elkartearen laguntzaz antolatu du Udalak, datorren asteazkeneko ekitaldia. Informazio gehiago eta ekitaldi honen iragarpena, agifes.org atarian.