Atzo bertan iragartzen genizuen, apirilaren 14rako irteera antolatu duela Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Sara, Larrun (ondoko irudian) eta Zugarramurdi lotuko dituen ibilbidea egiteko gonbita luzatzen diete herritarrei. Joan etorria autobusez egingo da. Eta autobuserako aldez aurretik izena eman behar noski. Kontu korronte zenbaki baten berri eman genizuen, baina gaur Andatzakoek ohartarazi dutenez, "Kutxako berrantolakuntza dela eta, kontu zenbaki berria eman digute, eta aurrerantzean kontu horretan egin behar dira diru sarrerak, mendi irteerak ordaintzeko, federatzeko edo gainontzeko gaietarako".
Honenbestez, apirilaren 14ko irteerara joateko izena eman nahi dutenek, ordainketak kontu korronte zenbaki berri honetan egin beharko dituzte, apirilaren 10a baino lehen: 2095 5069 07 1068489805 (Kutxa). 12 euro ordaindu beharko dituzte Andatzako bazkideek eta langabetuek, 15 euro gainerakoek. Plazak mugatuak izango dira.
Hilaren 14ko ibilbidea, 23,5 kilometrokoa, sei ordu eta erdi inguruan egiteko modukoa izango da. Igande horretako goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegian finkatu dute abiatzeko hitzordua.
Honez gain, hemen, antolakuntzatik jakinarazi dituzten beste zenbait ohar:
-Plaza mugatuak. Lehentasuna, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek dute.
-Otordua egingo da, ibilbidea amaitu ostean.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
Irteerari buruzko informazio gehiago: http://andatzamendizale.info