Usurbilen dugun ondarea ezagutu asmoz, Andatzara irteera antolatu du Itaya Gazte Asanbladak, larunbat honetarako, apirilaren 6rako. Jakoba Errekondoren laguntza izango dute ibilaldian. "Andatzako basoak ezagutuko ditugu lehenik, ondoren inguruan dugun ondare prehistorikoa aztertuko dugu. Ibilaldia erraustegia egin nahi zuten lekutik itzuliz amaituko dugu eguerdi aldera", berri eman dute antolatzaileek.
Andatzara abiatzeko hitzordua, goizeko 9:00etan jarri dute, Mikel Laboa plazan. "Animatu eta parte hartu!" luzatzen diete gonbita herritarrei.