Gaztelekutik irteerak antolatu dituzte egunotarako

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 4a, 00:00

Gaur arratsalderako Olaberriako Kartin-era joatekoak ziren, larunbatean Zarautzera. Bi irteera hauekin amaiera emango diote Gaztelekukoek, aste hauetarako antolatu dituzten aisialdiari loturiko ekitaldiei. Aipatu moduan, hona hemen, bi irteera hauen inguruko zehaztasun gehiago:

Apirilak 4, osteguna
15:30-19:30 Gaztelekutik Olaberriako Karting-era irteera. 
Nori zuzendua: DBH 2,3,4 eta Batxilergoa.
Oharra: ekarri guraso baimena eta 10 €. (20 pertsona inguru, bestela bertan behera utzi beharko dugu)

Apirilak 6, larunbata
15:00-19:00 Gaztelekutik Zarautzera irteera. 
Nori zuzendua: DBH 1. 
Oharra: ekarri gurasoen baimena eta Lurraldebus txartela (ez baduzue, autobuserako dirua)

Antolatzailea: Gaztelekua.

Txokoak, Aginagan eta Usurbilen
Ikasleek astelehenera arte jai dutela baliatuta, txokoak antolatu dituzte egunotan. Bihar arte Antxomolantxa Elkarteak Aginagan, eta etzira arte, Usurbil FT-k Kaxkoan.