Astelehenean, apirilaren 8an egunerokotasunera itzuliko dira ikasleak. Bi asteotako oporraldia bukatzear dute, eta azken txanpan dira honenbestez, herrian antolatu diren aisialdi programak. Ostiral honetan emango diete amaiera, Antxomolantxa elkartekoek Aginagan antolatu dituzten txokoei. Bihar goizean berriz, Usurbil FT-koek antolaturiko kirol txokoen azken hitzordua ospatuko dute. Eta larunbat arratsalde honetan, Gaztelekuak asteotarako antolatu duen azken ekintza burutuko dute. DBH 1.mailako taldearekin Zarautzera joatekoak dira. Arratsaldeko 15:00etan jarria dute biltzeko hitzordua, Gaztelekuan bertan. Antolatzaileek, guraso baimena eta Lurraldebus txartela ekartzeaz ez ahazteko eskatzen diete gazteei. Txartela ez duenak, autobuserako dirua eraman beharko du.