Bigarren hilabetez jarraian langabezia tasak ez du gorantz nabarmen egin. Otsailean 382tik 371ra jaitsi zen. Martxoan langabetu bat gehiago, guztira 372 zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak. Joera aldaketa baten aurrean gauden jakiteko hilabete batzuk itxaron beharko da.
Bitartean, langabetuaren profilak orain artekoari eusten dio. Emakume gehiago dago langabezian gizonezkoak baino, nahiz batzuen eta besteen arteko tartea nabarmen, ia parekatuta egoteraino txikitu den. Sektoreka, zerbitzuetan langabetu gehien. Erregistratutako kontratuak bestalde, 211 izan ziren martxoan. Gehienak zerbitzuetan sektorean, 182. 211tik 192 aldi baterako kontratuak izan ziren.
Horiek Usurbilgo datuak. Buruntzaldean bost mila herritar baino gehiago daude lanik gabe. Otsailetik martxora langabezia tasa zertxobait igo da bailara mailan. Eta Gipuzkoa osoan, 50.000 lagun baino gehiago dira langabetuak, nahiz herrialde mailan langabeziak behera egin duen martxoan.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, hauek dira martxoko zenbakiak:
GUZTIRA: 372.
SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 182.
<25: 19.
25-44: 95.
>=45: 68.
Emakumezkoak: 190.
<25: 12.
25-44: 96.
>=45: 82.
SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 74.
Eraikuntza: 45.
Zerbitzuak: 227.
Aurretik lanik gabe: 23.
BURUNTZALDEAN GORANTZ:
Guztira: 5.243 (5.226 otsailean).
Otsailetik martxora gorantz:
Astigarraga: 335etik 346ra.
Lasarte-Oria: 1.500etik 1.513ra.
Urnieta: 413tik 419ra.
Usurbil: 371tik 372ra.
Otsailetik martxora beherantz:
Andoain: 1.162tik 1.152ra.
Hernani: 1.445etik 1.441era.
GIPUZKOAN BEHERANTZ:
Guztira: 50.229 (50.472 otsailean).