"Oporrak Bakean" egitasmoan izen emateko azken eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 8a, 00:00

Uda honetan haur saharar bat etxean hartu nahi duzuenok, gaur itxiko da "Oporrak Bakean" izeneko egitasmoan apuntatzeko epea. "Programa honen helburua 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea da eta bide batez, desertuan udako bi hilabete horietan (uztaila eta abuztua) pairatzen den tenperatura altuetatik babestea", adierazi dute Gizarte Zerbitzuetatik. 

Gaineratzen dutenez, "Oporrak Bakean programa duela 26 urte jarri zen martxan eta orduz geroztik urtero-urtero haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Iaz Usurbilgo Udalak bat egin zuen elkartasun ekimen honekin eta aurtengoan herritarrei programa honetan parte hartzeko aukera luzatu nahi izan die".

Informazio gehiago, Gizarte Zerbitzuetako egoitzan, 943 377 110 telefono zenbakian edo gizartelangilea3@usurbil.net atarian.