Akabo oporraldiko txokoak, ikasgeletara itzultzeko eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 8a, 00:00

Bi asteko atsedenaldiaren ostean, liburu artera itzultzeko eguna zuten astelehen honetakoa. Udarregi Ikastola, Zubietako eta Aginagako ikastetxeetako ateak ireki dituzte berriz, ikasturteko hirugarren hiruhilekoari hasiera emateko. Ikasturteko azken txanpa honi heldu aurretik ordea, hainbat gaztetxok aurreko egunetan antolatu diren aisialdiko hainbat ekimenetan parte hartu ahal izan dute. Ondoko argazkia, horren guztiaren lekuko. Euritan esnatu zitzagun larunbat goizean, Askatasuna plazako aterpean ateratako irudia duzue. Bertan ageri direnak berriz, Usurbil FT-k joan den aste osoan antolaturiko kirol txokoetan parte hartu duten haur eta begiraleak. Primeran pasa dute. Baita Antxomolantxa Elkarteak Aginagan antolaturiko txokoetan ere. Edota Gaztelekukoek asteotarako bideratu dituzten ekintzetako parte hartzaileek. Zarautzen, Olaberriako Karting-ean izan dira. Futbol txapelketa ere antolatu dute, eta martxoaren 23an Korrikan ere irteteko hitzordua jarria zuten.