Udal baratzen zozketa gaur, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 9a, 00:00

Astearte honetan zozketatuko dira Agerreazpi eremuan kokatuko diren udal baratzak. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Sutegiko auditorioan. Dagoeneko Usurbilgo Udalak kaleratua du, zozketan parte hartuko duten herritarren behin betiko zerrenda. Udal web orrialdean kontsulta daiteke, usurbil.net helbidean. Hauxe esteka: Udal baratzak.


Zozketa, alegazioen ostean
Aldaketarik ez bada, udal baratza hauen esleipen prozesuan emango diren hurrengo urratsak, honako hauek izango dira:

-Zozketa egingo da, aldez aurretik jakinaraziko den egun, ordu eta lekuan. Modu horretan, partzelak behin behingoz esleituko ditu Udalak.

- Behin behingoz partzelak esleitu zaizkien herritarrek, udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erregelamendua betetzen dituztela egiaztatuko du Udalak. Hala bada, behin betiko esleituko zaie lur eremua. Bestela, itxarote zerrendan egon eta baldintza guztiak betetzen dituen lehenengo pertsonari esleituko zaio.

-Zozketa ordenaren arabera, itxarote zerrendan geratuko dira partzela bat egokitu ez zaien herritarrak. Esleipen tartea amaitu baino lehen, partzelaren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak ordezkatuko du.