Santixabeletako ekitaldien berri emateko azken eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 9a, 00:00

Astearte honetan itxiko da, aurtengo Santixabeletako ekitaldien inguruko informazioa aurkezteko epea. Gaurkoa da, 2013ko herriko festetarako ekimenen bat aurkeztu asmo dutenek, aurrekontu eta zehaztasunen berri emateko azken eguna. Jai Batzordea, datorren astean bilduko da berriz. Apirilaren 17an, 18:00etatik aurrera Potxoenean. Bilgunetik ekitaldiak antolatzeko asmoa izan edota jaiei loturiko edozein proposamen dutenei, hurrengo bilerara gerturatzeko gonbita luzatzen diete. 

Bost jai egun izango dituzte aurtengo Santixabelek. Hala erabaki zuen Jai Batzordeak, herriko festak prestatzeko lehen bileran. Ekainaren 28an, ostiralez hasi eta Santixabel egunez, uztailaren 2an amaituko dira aurtengo jaiak.